matrikulatu zaitez!
944 116 382

  Gidatze Ekonomika


Ba al zenekien 120km/ord ibili edo 100km/ord abiaduran ibili itzelezko ezberdintasuna dagoela kontsumoari dagokionez?
Erralentin ahalik et atarte txikienean izan behar dugula motorra?
Edo kotxe batek 4.000 biratan ateratzen duen zarata berdintzeko 32 kotxe 2.000 biratan jarri beharko genituzkela?
Hauxek bezelako hainbat gauza ikasi dezakezu Mikel auto-eskolak EEEren laguntzaz eskaintzen dizkizun dohako ikastaroetan.

Zenbat aldiz entzun diegu gure lagunei munduko gidaririk onenak direla?
Zenbat aldiz entzun ditugu honelako “perlak”?:
Ni beherantza noanean beti martxa sartu gabe gutxiago kontsumitzeko! Edo martxa aldetzeko onena beti 2.000 edo 3.000 biratan aitak aspaldian esan zidan eta…!!

Ohitura txar hauek baztertzea eta aurrezteko baliagarri diren teknika sinple batzuk ikastea oso erreza da. Gainera teknika hauek aplikatuz seguruago gidatuko dugu.

Gure ikastaroek hau daukate helburutzat eta hasieran enpresetarako bideratuta badaude ere (horrela gastuak murriztu ahal izateko) gure egunerokoan ere erabiltzeko oso interesgarriak dira.

Ikastaroek 4 orduko iraupena daukate eta honelako antolaketa:

  • Hasierako zirkuito bateri bira bat kontsumoak neurtuz
  • Teorika tartea, teknikak azaltzeko
  • Bigarren itzulia aurreko zirkuitoari , teknikak praktikan jartzeko, kontsumoa berriz neurtuz
  • Gelan, bi itzulien arteko kontsumoak alderatu, aurreztutakoa azalduz

Ohikoa izaten da %20ko kontsumo txikiagoak lortzea, bataz-besteko abiadura mantenduz.
Kontutan izan behar da ere bai kurtsadura nabarmen jaisten dela ere.

Ikastaroak erabat musu-truk ematen dira eta bi baldintza baino ez dira bete behar:

  • Gida baimena eukitzea
  • EAEn erroldatuta egotea

Ikastar bukatutakoan bi liburu eta agiri oficial bat emango zaizu den-dena dohainik!!
Apunta zaitez!

EEE    idae

Izena:  

Email:      

Telefonoa:  

Oharrak:



Gora igo